Egin eskaerak Whasapp bidez!

Egin erosketak whasapp bidez eta pasa nahi duznuean jasotzera edo nahiago baduzu,
bizikletaz eramango dizugu etxera.

 

Gure kontsumo eredua aldatzera goaz!

Txingudiko kontsumoa, ekoizpena eta elikadura eraldatu nahi dituen irabazi amorik gabeko elkartea gara.

 

Zer da Labore Txingudi?

Bazkide gara

200 eta aurrera!

2020.urteko ekaina bitarte, erronka bat jarri genion Labore Txingudi egitasmoari: baietz 200 bazkidetara heldu.

Lortu genuen 200 bazkideko muga gainditzea, baina ez dugu horretan geratu nahi. 200 lortuta, datozen hilabeteetam 225, 300 edo 400 lortzea espero dugu.

Horretarako zure laguntza behar dugu. Elikadura burujabetzarako bideak, kontsumo ohiturak aldatzea dakar.

Txingudiko kontsumoa, ekoizpena eta elikadura eraldatu nahi dituen irabazi asmo gabeko elkartea gara. Bertako eta inguruko txokotako protagonistak (ekoizleak, elaboratzaileak, kontsumitzaileak…) elkartuko dituen elikadura kontsumo elkarte bat sortu nahi dugu. Horrela, gure herrian bertan dugun ekoizpena zein kontsumoa saretu eta era erosoan erabiltzeko aukera izango dugu.

Labore Txingudin bertako produktuak aurkituko ditugu beti, gure ingurukoak: garaian garaiko produktuak, fresko eta gertukoak. Bertako ekoizle eta banatzaileekin eraiki nahi dugun lankidetzari esker, hemengo produktu ekologiko eta osasuntsuak eskaini ahalko ditugu, konfiantza osoz. Labore Txingudik bertako produktuak jarriko dizkigu eskura, duten kalitateagatik, hemengoa kontsumitzea gustatzen zaigulako, bertako, zein munduko ekonomia eta lurrak babestu nahi ditugulako.

 

Labore Txingudi

Uranzu kalea 13,

20304 IRUN

 

ORDUTEGIA

Astelehenetik Ostiralera

9:30-13:30 / 17:00-20:00

Larunbatak

9:30-13:30

Egin zaitez bazkide!

Bazkidetu